Txatxarro 2.0

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

MAIATZAK 19-20: Arrazola

 

OHARRA

Egutegian aldaketak daude. 

Aste hontako mendia, Arrazola, datorren astera pasa da.

Datorren asteko mendia, kendu egin da.


19-20 Asteburu pasa Izartxo eta Txatxarrokin

Igandean Anbotora Txatxarrorekin

 

APIRILAK 28-1: Los Arguellos (Leon)

 

Eskerrik asko, Txatxarro haundi egiten duzuenoi.

Kaixo Txatxarrokide eta beste guztioi!
 
Eguna ederra atera da! Egun ederra atera zaigu! Egun ederra jorratu dugu!
 
Ez da erraza halako jendetza, 550 pertsona! koordinatzea. Eguna iritsi aurreko antolaketa, harrera, taldekako jarraipena, hamaiketakoa, bazkaria, jolasak, jasotzea... Azterketa sakonago bat egingo dugu, baina orain, harrotasunez burua altxatzeko eguna dugu. Orokorrean oso ondo atera zaigu!
 
Eskerrak ematen hasiz gero, ia seguru, ez ditugu guztiak eskertuko. Baina zerbait esan beharra dago. Eskerrik asko ibilaldian parte hartu duten guztiei, kanpoko eta bertako ibiltariak. Eskerrik asko antolakuntzan, bere osotasunean parte hartu duteneni. Eskerrik asko ibilbidean lan egin duzuenoi. Eskerrik asko hamaiketakoa egin duzuenoi. Eskerrik asko zuen beste zereginak utzi eta lanera etorri zaretenoi. 
 
Eskerrik asko gurasoei; eta uzten badidazue, aipamen berezia egin nahi diet beraien seme-alabak eskolan egon ez arren oraindik lanean jarraitzen dutenei. 
 
Eskerrik asko, Txatxarro haundi egiten duzuenoi.
BETI GAZTE!
 

MARTXOAK 25: Salletar Mendizaleen Topaketa

 

MARTXOAK 11

Kaixo Txatxarrokideoi!
Datorren igandean, hilak 11, mandoegira irteera egiteko asmoa genuen. Asmo hori bertan behera utziko degula esateko idazten dugu oraingoan. Egun hortan hain juxtu Zarautzen Urola Kostako haurren mendi-ibilaldia antolatuko baita. Ibilaldi horretan bailarako hainbat herritako haur eta gazte etorriko dira gure herrira ibilaldi erraz eta eder batez gozatzeko asmotan.

Txatxarroko irteera ez egitearen arrazoia argia da. Nola egingo dugu ba guk beste irteera bat, gure herrian halakorik antolaturik badago. Hala, beste herrietako hainbat eta hainbat haur-gazteekin elkarbanatu ahal izango dugu gure herriak duen paisaia ederraz.

Antolaketaz Gipuzkoako Mendi Federazioa eta Pagoeta Mendi Elkartea arduratuko dira eta izen ematea eskolan bertan egin daiteke. Txatxarroko web orriak ez du balioko. Hala ere edozein zalantzarako jarri gurekin harremanetan.

Besterik gabe, animatu, eta jarrai naturaz gozatzen.
Beti Gazte!

 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Mendiko Foroen Linkak

Sarrera

Konektatuak

Orain 9 bisitari On line